Jakintza

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

2024-04-23T08:31:48+01:00

Gaur, apirilak 23, Liburuaren nazioarteko eguna dugu, eta horren harira Jakintzako HIZPRO taldean euskal literaturaz gozatzeko baliabideen biltegi bat sortu dugu ikastolako komunitate osoarentzako. Webgune edota iturri gehiago ezagutzen badituzue, eskertuko genizueke guri adieraztea; horrela, denon artean biltegi osatuagoa eta aberatsagoa lortuko genuke. Egin klik hemen biltegian sartzeko. Gure literaturaz goza dezazuela! Bestalde, Jakintza ikastolan irakurketa sustatzeko konpromezua dugulako horixe da bideo honen bidez Batxilergo 1.mailako ikasleek helarazi nahi izan digutena. Aurtengo Liburuaren Nazioarteko Egunaren lema Guk irakurtzen dugu, eta zuk? Aitzakiarik ez duzu!!

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA2024-04-23T08:31:48+01:00

Norvegiako laugarren eguna

2024-04-18T08:14:19+01:00

Badoa aurrera astea. Gaurkoan, goizean gure ikasleak jarduera fisiko pixkat egitera joan dira. Ondoren bazkaltzeko bertan ezkontza eta egun berezietan jaten den plater bat eman digute probatzeko. Norvegiar ikastetxeko sukaldaritza ikasleek egindakoa. Postre moduan karamelo puding bat. Guztia oso goxoa. Sukaldariei txaloak jo dizkiegu beraien lanagatik eta handik beste gela batetara eraman gaituzte proiektuari buruzko lan bat egitera. Ikasle guztiak nahastu eta lan saio bat egin dugu. Arratsaldean ikasleak berriro ere Trondheimera joan dira hango jatetxe xelebre batetara. Dorre handi bat eta puntan jatetxea, birak ematen ditu 360°tan eta handik Trondjeim osoa ikusi daiteke. Pizza buffetaz gozatu eta berriro etxera. [...]

Norvegiako laugarren eguna2024-04-18T08:14:19+01:00

Norvegiako hirugarren eguna

2024-04-17T08:23:52+01:00

Gaur Norvegiako bidaiako hirugarren eguna da. Goizean, gure ikasleak gaztelaniako klaseetara joan dira ikasle norvegiarrekin batera solasaldi batean parte hartzeko.Ondoren, Trondheimera joan gara, eta, bertan, erdi-aroko Sverre erregearen gazteluaren arrastoak ikusi ditugu: vikingoak kristautasunarekin elkarbizitzan zeuden garaia. Bazkal ondoren, Trondheim hirian gora eta behera ibili gara koloretako etxe, bizikleta eta auto elektriko artean. Hiri polita eta lasaia, benetan! Berriz bueltatzeko modukoa!

Norvegiako hirugarren eguna2024-04-17T08:23:52+01:00

Erasmus+ Norvegian, bigarren eguna

2024-04-16T14:46:41+01:00

Norvegia aldean jarraitzen dugu gure abenturan. Goizean heziketa fisikoko klase baten ondoren, naturara irteeratxo bat egin dugu. Bertan ikasleek sua egiteko dituzten abileziak erakutsi dituzte. Konkisera joaten badira nahiko lan izango dute zerbait beroa jateko... Sua eginda gero bertan saltxitxa batzuk berotu eta talo batean bilduta jan ditugu ketxup pixka batekin. Iluntzean ikasle guztiek afaria izan dute eta bihar Trondheim hiria ezagutzeko parada izango dugu.

Erasmus+ Norvegian, bigarren eguna2024-04-16T14:46:41+01:00

Apirilaren 14an goizeko bostetan eman diogu hasiera aurtengo Erasmus+ irteerari

2024-04-15T10:09:44+01:00

Apirilaren 14an goizeko bostetan eman diogu hasiera aurtengo Erasmus+ irteerari. Batxilergoko lehen mailako 15 neska mutil ikusioz beteta Norvegiara etorri dira egun batzuk pasatzera. Ordiziako 30°ak atzean utzi eta 5°ko maximoetan Trondheim ondoko Melhus izeneko herri txiki batetara etorri dira. Lehioetatik mendiak elurtuta ikusten dira eta zuhaitz artean etxe txiki gorrixkak zabalduta. Aste honetan kirol eta mendi irteerak, Vikingo eta bertako kultura ezagutzeko museoak eta Norvegiar gastronomia dastatzeko aukera izango dute. Jarrera jatorrean, ilusioz beteta eta Norvegiarrekin partaidetzan primeran ari dira gure ikasleak. Beste bost egun aurretik hainbat bizipen eta abentura bereganatzeko.

Apirilaren 14an goizeko bostetan eman diogu hasiera aurtengo Erasmus+ irteerari2024-04-15T10:09:44+01:00

Itsas-trikuen ugalketaren inguruko esperimentua laborategian

2024-04-15T08:39:35+01:00

Azken urteetan bezala, aurten ere, apirilaren 13an, Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia Molekularreko Departamenduko eta Plentziako Itsas Estazioko (PIE) bi ikertzaile etorri zitzaizkigun: Beñat Zaldibar eta Urtzi Izagirre. Beñat eta Urtzi ingurumen toxikologian goi-mailako ikerlariak dira, eta ingurumenaren osasuna aztertzeko tresna molekular eta tisularrak (ehunen azterketaren bidez) erabiltzen dituzte. Bi ikertzaile hauekin DBHO1eko Biologiako ikasleek itsas-trikuen ugalketa prozesua aztertu dute ikastolako laborategian. Itsas-trikuek shock osmotiko baten aurrean gametoak (ugal zelulak: espermatozoideak eta obozitoak) askatzen dituzte. Ikasleek bi zelula-mota horiek erauzi eta obuluen ernalketa eragin dute laborategian. Modu horretara, itsas-trikuen enbrioien garapenaren lehen urratsak ikusteko aukera izan dute! Prozesu honen lehen pausu horiek, giza ugalketaren eta enbrioien garapenaren [...]

Itsas-trikuen ugalketaren inguruko esperimentua laborategian2024-04-15T08:39:35+01:00

BADATOR… KORRIKA!

2024-03-21T11:48:52+01:00

Hasi da atzera kontaketa. Eguntxo batzuk baino ez dira falta 23. Korrika Ordiziatik pasatzeko, eta mezu honen bidez gure komunitatearen kilometroen berri eman nahi dizuegu. Guztira lau kilometro erosi ditugu aurtengoan: jangelakoa, ikastolarena, langileena eta ikasleena. Bai, ikasleena ere lortu dugu! Aupa gu! Ohar honen bidez gure tarte edo kilometroetan lekukoa eramango duten ordezkarien atzetik korrika egitera animatzen zituztegu. Gure euskal komunitatea sendotzeko aukera polita, ezta? Horretarako jantzi dezagun denok ikastolako kamiseta urdina. Jarraian dituzue lau kilometroen zenbakiak eta kokapen zehatzak: Kontuan izan gureak BIGARREN BUELTAN izango direla. Gutxi gorabehera 11:53an. Jakintza ikastolako jangela, Nahia: 2403 Km Lekukoa hartzeko lekua: https://maps.app.goo.gl/Xyvy31ZWkQd6e16d8 Lekukoa [...]

BADATOR… KORRIKA!2024-03-21T11:48:52+01:00

APRIRILEKO MENUA (2024)

2024-03-21T11:40:19+01:00

Udaberriko oporretan bildutako indarrak galdu ez daitezen gure jangelako kideek menu oso eta orekatua prestatu digute! On egin! Ikusteko: Apirileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

APRIRILEKO MENUA (2024)2024-03-21T11:40:19+01:00
Go to Top