Ikastolako liburutegia ezinbesteko baliabide hezitzailea izatea nahi izan dugu beti eta hori egiaztatzera dator egin dugun inbertsioa liburutegi berri eta moderno bat osatzeko.

Aurten Liburutegiko ateak zabalik egongo dira egunero 08:00etatik 16:30era.
Bertan ekintza desberdinak burutu daitezke. Hala nola, irakurri, klaseak eman, atsedenetan jolasean edo solasaldian ibili…
Liburuak etxera eramateko aukera duzue. Adinaz sailkatuta daude eta hiru hizkuntzetan dago aukera.
Gainera uneoro liburu berriak erosten ari gara. Edonork gustukoa duen libururen bat bertan ez balego, esan eta eskatu egingo dugu.

Zergatik irakurri?

                                                     Zertarako?

                                                                                                Honela diote batzuk:

Irakurtzea begiak zabalik amets egitea da.

Liburu batek utzitako oroitzapena garrantzitsuagoa da liburua bera baino.

Si abres los libros, realmente lo que estás abriendo son tus alas.
Un libro es una prueba de que los seres humanos son capaces de hacer magia. – Carl Sagan.