Indarkeria matxista desagerrarazteko beharra aldarrikatu dute gaur, azaroak 25, DBH eta Batxilergoko gure ikasleek. Plaza nagusiaren jiran giza-katea egin dugu eta herriko talde eragile desberdinekin batera, ospatu den ekitaldian parte hartu dugu. Batxilergo 2.mailako ikasle talde batek egindako “Konplize ditut eta” koreografiaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu.  Eta zu, zenbateraino zara konplize?

Gaur, azaroak 25, gure ikastolan indarkeriari atea itxi diogu, ez diogu sartzen utzi eta atetik zintzilik jarri dizkiogu hainbat mezu, desio eta aldarrikapen. Horrez gain, gure eskuekin harizko kometak sortu ditugu, askatasunari eskua luzatuz. ?