Aurtengoan ere, hutsik egin gabe, Goierriko ikastolok Iparraldeko ikastolei laguntza eskaintzeko ahalegina egiteko asmoa daukagu. Ikastolon ezaugarri garrantzitsua izan dira elkartasuna eta elkarlana, eta gaur egun ere horrela izaten jarraitzen du.

Ondo dakigu iparraldean euskararen egoera ez dela batere erosoa, ahalegin handiak egin beharrean daudela/gaudela euskararen presentzia bermatu nahi bada bertan.

Ahalegin hori egiteko sortu ziren batik bat ikastolak iparraldean. Ondo jabetuko zareten moduan, hango ikastolen egoera ere zailtasunez eta oztopoz gainezka dago. Egoera horri buelta eman nahian, hasi ginen gure aletxoa eskaintzen Goierriko ikastolok. Zehazki Urruña eta Ziburuko ikastolei eskaini zaie laguntza.

Emandako laguntza ekonomikoa garrantzitsua izan da. Jakin ezazue biziki eskertzen dutela iparraldeko lagunek. Jakin behar duzue ere, urte hauetan guztietan, Goierriko eta Iparraldeko ikastolek elkarrekin egin dugun ibilbidea oso aberatsa izan dela guztiontzat.

Hamaika arrazoi izango dira aurten ere gure laguntza luzatzeko. Horregatik, zuen laguntza eskatu nahi dizuegu, kasu honetan, URRUÑAKO IKASTOLAREN ALDE ESKURA DITUGUN 550 ERRIFAK EROSTEKO.

Txartel bakoitzak 2 € balio ditu eta zozketatzen diren sariak honako hauek dira:
1. 4 pertsonentzat asteburua Port Aventuran.
2. Urbitarte Sagardotegian 8 lagunentzat afaria.
3. Xaia Ostatuan 8 lagunentzat afaria.

Zozketa, Gabonetan egingo den Pailazoen jaialdian burutuko da eta saritutakoei zuzenean jakinaraziko zaie.

Guztion artean, beste behin, Goierri eta Urruña arteko zubia eraikitzea lortuko dugu!!!

 

[pdfjs-viewer url=”https://jakintza.eus/wp-content/uploads/URRUnA-errifak-euskaraz.pdf” viewer_width=100% viewer_height=800px fullscreen=true download=true print=true]

[pdfjs-viewer url=”https://jakintza.eus/wp-content/uploads/URRUnA-errifak-elebitan.pdf” viewer_width=100% viewer_height=800px fullscreen=true download=true print=true]