Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Jakintza ikastolan. Gure hizkuntza da, gure ondarea, gure altxorra. Horregatik, ekintza bereziak egin ditugu. Bertsoak eta kantuak abesten hasi dugu eguna. Ondoren, jolasean aritu gara: imintzioka, marrazten, hieroglifikoak asmatzen, kahootarekin jokatzen, herri-kiroletan… Horrez gain, eskolaz kanpo euskara zenbat eta zertan erabiltzen dugun hausnartu dugu eta mintzagramak egin ditugu. Arratsalderako euskal dantzen ikuskizuna ere antolatu dugu. Txikienek, berriz, Argitxoren urtebetetzea ospatu dute. Halere, gogoan izan dezagun euskara urteko egun guztietan maitatu, babestu eta erabili behar dugula. Gure hizkuntza da, gure ondarea, gure altxorra!

 

Euskararen Nazioarteko Eguna 2021