Gaur arratsaldean 22. Korrika Ordiziatik pasako dela eta, goizean BHkoek Korrikarekin lotutako dantzaldia eskaini dute Majori kiroldegian. Ikuskizunaren amaieran, gainera, Pirritx eta Porrotx izan ditugu bisitan. Bertso eta dantzen bidez omendu ditugu 34 urteko ibilbidea egin duten pailazoak. Umore pixkat batekin eman diogu bukaera ekitaldiari. Tipi-tapa tipi-tapa KORRIKA!