Azken aldian jubilazioz-jubilazio gabiltza ikastolan. Urte asko elkarrekin pasa ondoren, oraingoan Josune Arratibeli agur esatea tokatu zaigu. Gozatu merezitako jubilazioa Josune!
Agurtzeko, ikasleek bertsoak abestu dizkiote, saxoarekin “What a wonderful world” abestu diote, irakasleok agurra dantzatu diogu, “Yellow submarine” abestia moldatu eta abestu dute ikasleek, … eta denak emozionatu gara.