Bizitza konpartitzea da… gaur ikasleek egindako agurrean argi geratu den bezala.

Zenbat gauza konpartitu ditugun zurekin gurekin egin dituzun 30 urte hauetan: mahaiak, aulkiak, komuneko paperak, fotokopiak, zaborrak… Baina baita zure bertsoak, zure irribarra, zure gizatasuna, zure begirunea… Zenbat erakutsi diguzun! Ikastolari eman diozun guztia eskertzeko modurik ez badago ere, espero dugu eskainitako omenaldi xumea gustatu izana.

Antzemango dugu zure hutsunea gure eguneroko jardunean. Jakin ikastolako ateak beti edukiko dituzula irekita. Mila esker Nikolas guztiagatik!

Nikolasen agurra