Azken aldian lanbideak lantzen aritu dira 4 urteko ikasleak.
Askotariko lanbideak gertutik bizi eta gurasoen bisitekin lan mundua gertutik ezagutu ondoren, berauek ere ekarpen txiki bat egin nahi izan diote herriari.
Kasu honetan, herriko anbulategian itxaron gelan denbora luze joaten zaienez, euren marrazkiak eta olerkiak prestatu dituzte bertaratzen direnentzat.
Bide batez, herriko parkean jolasean ibili dira!