Jakin badakigu, hainbeste maite dugun euskara, hizkuntza gutxitua dela eta gaur egun duen egoera oso kaxkarra dela. Erronka handiak ditugu gainditzeko gure hizkuntza indartu eta hedatu dadin, baina ez dugu amore emango.

Oraingoan, Iparraldeko Ikastoletako ikasleek jasaten duten erasoari aurre egiteko martxan jarri duten ekimenarekin bat egin nahi dugu AZTERKETAK EUSKARAZ egiteko eskubidea aldarrikatuz.

GORA IKASTOLAK !! GORA EUSKARA!!!!