Hemen da, beste urte batez, Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina, urteroko tankeran, baina berritasunez beteta. Iaz bezala, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuez osatutako hiru saski eskainiko dira urriaren 24tik azaroaren 12ra eta, auzolanari esker, jasotakoaren %25 bertako euskalgintzara bideratuko da. Egiten duguna gara lelo hartuta, Agerraldia egitasmoaren lehenbiziko ekintza-agendarekin dator 2020ko kanpaina, bigarrena osatzeko ekarpenaren bila.

Hiru saski eskaintzen dira: beltza (betikoa), 50€ko balioa duena, kanpaina honetako saski klasikoa; berdea (ekologikoa), 60€ko balioa duena, produktu ekologikoz osatua; zuria (berezia), 70€koa, gutiziaz osatua.

  • Saski beltzak (50€) produktu hauek jasotzen ditu: oliba-olio birjina estra, orburuak, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, kardua, potxak, tomate frijitua, mahats-zukua, botila ardoa, pikillo marmelada, teilak, mertxika almibarretan, piper-mamia. Ezin ahaztu aurten, honekin batera, Korrikaren katilua jasoko dugula.
  • Saski berdeak (60 €) produktu hauek jasotzen ditu: oliba-olio birjina estra, orburuak, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, txitxirioak, barazki-menestra, pasta, arroza, botila ardoa, ardo-ozpina, udare-zukua. Guztiak ekologikoak. Ezin ahaztu aurten, honekin batera, Korrikaren katilua jasoko dugula.
  • Saski zuriak (70 €) produktu hauek jasotzen ditu: oliba-olio birjina estra, orburuak, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, kriantza, ardo zuri apartsua, patxarana, txokolatezko zigarretak, patxaran-pastak eta arbendol-polboroiak. Ezin ahaztu aurten, honekin batera, Korrikaren katilua jasoko dugula.

Aurten egin dugun elkartasun-planteamendu berezia dela eta, saski beltza eta Korrikaren katilua eskatuta, 12,50€ko ekarpena egingo zaio zonaldeko euskalgintzari (saskiaren balioaren %25) eta 5€koa AEKri; saski berdea eta Seaskaren egutegia eskatuta, 15€ko ekarpena egingo zaio zonaldeko euskalgintzari eta 5€koa Seaskari; saski zuria eta ereduaren haziak eskatuta, 17,50€ko ekarpena egingo zaio zonaldeko euskalgintzari eta 5€koa Sortzeni.

ESKAERAK EGITEKO

Aurten, eskaera guztiak online egingo dira https://www.errigora.eus web orrialdean. Baten batek ezin izango balu, guri adierazi eta guk bideratuko dugu eskaera.

Jarraian, ekimenaren inguruko informazio guztia.

[pdfjs-viewer url=”https%3A%2F%2Fjakintza.eus%2Fwp-content%2Fuploads%2Ferrigora.pdf” viewer_width=100% viewer_height=800px fullscreen=true download=true print=true]