Duela urte batzuk batzuk, Ikastolen Elkarteak ekoiztutako Ikastolen Hizkuntz Proiektuaren aurkezpena burutu zen. Gaur, Proiektu osoa zuen esku jartzen dugu eta horrekin erantsitako gainontzeko dokumentu guztiak.
Hau guztia zertaz doan hobeto ulertzeko, horra hor liburuaren sarreran aipatzen dena:
XXI. mendearen lehen hamarkada hauetan, heziketa-lana tokian tokiko eta garaian garaiko testuinguruan ongi kokatu nahi duen eskolak bere planteamenduak eguneratu behar ditu, gizartean gertatzen ari diren aldaketa sakonei era eraginkorrean erantzun nahi badie.
Aldaketa horien artean, hizkuntzarekin zerikusia duten prozesuek berebiziko garrantzia hartzen dute ikastolontzat eta euskal eskolarentzat, oro har.
Euskararen indarberritzea dugu ardura nagusi, eta, horrekin uztartuz, globalizazioaren gizarte eleaniztunean bizitzeko prestatu behar ditugu etorkizuneko euskal herritarrak. Horrenbestez, euskaran eta euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eleaniztunerako eredua garatu behar dugu.Bide horretan, 2000. urtean ikastola-sareak tresna berri baten beharra ikusi zuen; hain zuzen ere, ordura arte hizkuntzen inguruan sortutako proiektu guztiak uztartuko zituen tresna bat, eta hizkuntza guztien tratamenduari koherentzia emango ziona eskola barruko eremu askotarikoetan. Tresna horri Hizkuntz Proiektua deitu zitzaion,
eta haren markoa garatzeko hainbat eremutako adituen talde teknikoa izendatu zen. Behin marko hori idatzita (Ikastolen Hizkuntz Proiektua definitzen, 2002) Ikastola bakoitzak bere Hizkuntz Proiektua garatu zezan saio pilotua martxan jarri zen hainbat ikastolarekin: ingurune soziolinguistiko eta tamaina desberdinetakoekin, eta hizkuntzak eskuratzeko edo erabilera indartzeko egitasmoetan eskarmentu desberdina zuten ikastolekin. Urtez urte egitasmoarekin bat egiten joan dira ikastolak, eta 2008an hogeita hamasei ikastolako taldea izatera iritsi da. Hemen eskaintzen den liburu hau da hasierako taldearen hausnarketari esker, eta ikastola aitzindarien lanari esker, garatu den ibilbidearen emaitza.Dokumentu hau idazten ari garen unean, ikastolen kolektiboa XXI. mendearen eskakizunetara egokitutako “Ikastola-eredua” definitzeko prozesuan dago1. Hau da, ikastola guztiak batzen gaituzten oinarrizko hezkuntza eta eraketa-ezaugarri komunak erabakitzen ari gara. Erabaki horien artean, ezinbestean, zera dago: ikastola guztiek gutxienez bete beharreko oinarrizko hizkuntz plangintza. Alabaina, eskuartean duzun liburua gutxieneko plangintza hori baino haratago doa; esan bezala, 90eko hamarkadatik aurrera Ikastolen Elkartea garatzen eta bultzatzen ari den euskaran ardaztutako eleaniztasunerako proposamen osatua biltzen du liburuak, eta hori aholkatzen zaie ikastolei helmuga gisa.
Egitasmo honen emaitza gizarteratzeko garaian, hau da, Ikastolen Hizkuntz Proiektua argitaratzerakoan, bi ataletan bereizi da liburua: lehenengoa, Ikastolen Hizkuntz Proiektuaren erreferentzia-markoa deritzona; bigarrena, Hizkuntz Proiektua garatzeko gida izeneko atala, eranskin bilduma zabal batekin batera eskaintzen dena.
Ikastolen Hizkuntz Proiektuaren erreferentziamarkoa atalean, izenburuak dioen bezala, Ikastolen Hizkuntz Proiektuaren erreferentzia-eredua eskaini nahi da. Hau da, Hizkuntz Proiektuaren kontzeptua bera azaltzeaz gain, ikastolok Hizkuntz Proiektua garatzeko ardatz gisa hartu ditugun oinarri teorikoak aipatzen dira. Oinarri horiek, izan ere, ikastola gisa definitzen gaituzten ezaugarri bereizgarrien araberakoak dira.
Bigarren atalak, Hizkuntz Proiektua garatzeko gida izenekoak, erreferentziamarko horren zehaztapen praktikoa izan nahi du. Jarraibide zehatzak eskaintzen ditu ikastola bakoitzak, bere testuinguruari eta ezaugarri bereziei erantzunez, bere Hizkuntz Proiektua sor dezan.
Liburu honen erabilera malgua izan daiteke, irakurlearen helburuaren baitan atal batetik edo bestetik hasteko; atal batera edo bestera bakarrik jotzeko aukera ere badago. Hartzaile bakoitzaren beharrei erantzungo dion malgutasun hori ahalbideratzeko, Hizkuntz Proiektua garatzeko gida izeneko atal praktikoaren esparru bakoitzak lotura zuzena izango du marko teorikoan dagokion azalpenarekin; horrela, bakoitzak bere interesen arabera jasoko ditu erreferentzia teorikoak.
Hizkuntz Proiektua jaitsi:
Ikastolen Hizkuntz Proiektua (PDF 1,8 MB)
Hizkuntz Proiektua ikusi:
Irudiaren gainean klikatu.
Dokumentazio osagarria
Plangintzarako tresnak:
- Plan estrategikoa fitxa eredua jaitsi / Plan estrategikoa fitxa eredua ikusi
- Plan estrategikoa orientabideak jaitsi / Plan estrategikoa orientabideak ikusi
- Urteko plana fitxa eredua jaitsi / Urteko plana fitxa eredua ikusi
- Urteko memoria fitxa eredua jaitsi / Urteko memoria fitxa eredua ikusi
- Plan estrategikoaren ebaluazioa fitxa eredua jaitsi / Plan estrategikoaren ebaluazioa fitxa eredua ikusi
Diagnosirako tresnak
- Diagnosirako tresnak jaitsi / Diagnosirako tresnak ikusi
- 1. eranskina jaitsi / 1. eranskina ikusi
- 2. eranskina jaitsi / 2. eranskina ikusi
- 3. eta 4. eranskinak jaitsi / 3. eta 4. eranskinak ikusi
- 5. eta 6. eranskinak jaitsi / 5. eta 6. eranskinak ikusi
- 7. eranskina jaitsi / 7. eranskina ikusi
- 8. eta 9. eranskinak jaitsi / 8. eta 9. eranskinak ikusi
- 10. eranskina jaitsi / 10. eranskina ikusi
- 11. eranskina jaitsi / 11. eranskina ikusi
- 12. eranskina jaitsi / 12. eranskina ikusi
- 13. eta 14. eranskinak jaitsi / 13. eta 14. eranskinak ikusi
Emaitzen hustuketarako bitartekoak
- Emaitzen hustuketarako bitartekoak jaitsi / Emaitzen hustuketarako bitartekoak ikusi
- 1. eranskina jaitsi / 1. eranskina ikusi
- 2. eranskina jaitsi / 2. eranskina ikusi
- 3. eta 4. eranskinak jaitsi / 3. eta 4. eranskinak ikusi
- 5. eta 6. eranskinak jaitsi / 5. eta 6. eranskinak ikusi
- 7. eranskina jaitsi / 7. eranskina ikusi
- 8. eta 9. eranskinak jaitsi / 8. eta 9. eranskinak ikusi
- 10. eranskina jaitsi / 10. eranskina ikusi
- 11. eranskina jaitsi / 11. eranskina ikusi
- 12. eranskina jaitsi / 12. eranskina ikusi
- 13. eta 14. eranskinak jaitsi / 13. eta 14. eranskinak ikusi
- 15. eranskina jaitsi / 15. eranskina ikusi
Material hauek guztiak argitaratu ahal izateko, egileek ezarritako baimena errespetatu dugu:
Aitortu. Lanaren kredituak aitortu behar dituzu, egileak edo baimenduak zehaztutako eran. Ez merkataritzarako. Ezin duzu lan hau merkataritza xedetarako erabili. Partekatu baimen beraren arabera. Lan hau aldatzen baldin baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, sortutako lana bana dezakezu soil-soilik baimen honen berdi-berdineko baten mende.