Zaku-zaharrak (2 urteko ikasleak)
Lesakako inauterietako pertsonaia nagusiak dira eta Ziripoten antz handia dute. Igande inauterian, arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira. Hogei edo hogeitabost gazte izaten dira mozorrotzen direnak eta guztiak batera ateratzen dira, ilaran eta oihuka.
Bitxia eta lodikotea. Lastoz beteriko zakuak daraman gazte bat da. Honekin lodi eta komiko itxura hori eman nahi zaio. Hala era, kolpeetatik babesteko ere bada. Makil luze bat erabiltzen du ibiltzeko. Aurpegia zapi batez estalita darama eta emakume itxura ematen dion kapela (beti ez). Eskuan puxika bat erabiltzen dute.
Kalez kale ibiltzen dira Mairuen laguntzaz eta gauean herriko enparantzara joaten dira. Orduan, haurrak gainera egiten diete salto zaku zaharrak lurrera botatzeko. Azkenik, zakuetatik tira egin eta zaku tela gabe gelditu arte ibiltzen dira haurrak jolasean.
Miel Otxin (3 urteko ikasleak)
Nafarroa Garaiko Lantz herriko inauterietako pertsonaia da eta inguru haietan antzinan ibili zen bidelapur baten oroimenez hartu omen du izen hori. Astelehen eta astearte inauterian irteten dira kalera eta antzezpena egiten dute, hau da, plazara eraman eta erre. Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak dira.
Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da, txantxo batek eramaten du sorbalda gainean festak irauten duen bitartean. Igandean, mutilek (gaur egun neskek ere bai) ostatuko ganberan prestatu eta moldatu ohi dute. Panpina lastoz betea dago eta herriko mutil batek gaita eta txistu doinuen artean bertako karriketan zehar dantzarazi egin ohi du.
Sorginak (4 urteko ikasleak)
Sorginak euskal mitologiaren arabera Mariren leizeetan haren neskame dauden ahaideak dira. Gauetan akelarre izeneko bilerak egiten dituzte. Zuberoan Belagile izena hartzen dute.
Batzuetan, sorginak lamiekin nahasten dira, nahiz eta izaki bera ez izan. Haiekin eta batez ere jentilekin batera, historiaurreko monumentu megalitikoak eraiki izana egozten zaie tokiko usadioen arabera, hau da, trikuharri, harrespil eta zutarriak.
XV, XVI eta XVII. mendeetan, Europa osoan bezala, Euskal Herrian sorginen aurkako hainbat epaiketa egin ziren, batez ere 1609an Pierre de Lancre epaileak Lapurdin egindakoa eta 1610ean Logroñoko prozesuan Zugarramurdiko akelarrearen aurka. Auzi hauetan guztietan herri sineskerak, erlijioa, auzokideen arteko liskarrak eta politika elkarrekin nahasita zeuden.
Txorimaloak (5 urteko ikasleak)
Txorimaloak txoriak uxatzeko baratzetan jartzen diren panpinak dira. Etxeko arropa zahar eta puskatuz janzten da panpina eta gainean lastozko kapela izaten du.
Kotilungorriak (1. mailako ikasleak)
Ustaritzeko inauterietako pertsonaia da, Kaskarot eta Ponpierarekin batera. Ustaritzeko inauterietan dantzariak desfilea egiten dute eta aipatutako hiru pertsonaia hauek ere parte hartzen dute.
Kotilungorriak bi izaten dira. Gona gorria dute soinean, fraka zurien gainetik; artilezko jaka zuria; buruan txoto luze piramidala; gerrian zintzarri ugari eskegita; aurpegia tela gorrizko maskara batez estalia; koloretako poltsikodun amantala. Jendeari botatzeko errautsa izaten dute ezkutuan eta eskuan behi-buztana zintzilik duen makila.
Baserritarrak (2. mailako ikasleak)
Inauterietan, 2. mailako neskak mutilez eta mutilak neskaz janzten dira.
Artzain eta Inudeak (3. mailako ikasleak)
Garai batean Donostiako ume zaintzaileak dira inudeak. Haurrak kalera ateratzen zituztenean artzainekin elkartu eta solasaldian egoten ziren.
Inude eta Artzainen lehen konpartsa 1885eko otsailaren 2an atera zen, Candelaria egunez, garai haietan jai eguna izanik. Donostiako kaleak girotzen zituzten beste konpartsa batzuetan oinarriturik zegoen, “Armeniyako Artzainak” kasu.
Luzaideko Bolantak (4. mailako ikasleak)
Nafarroako Luzaide herriko inauterietako dantzariak dira bolantak. Igande inauterian ateratzen dira dantzara
Txapel gorria, espartinak, atorra zuria eta kotoizko prakak, urrezko eskubandekin apainduak, bisuteria, eta zinta hori eta gorriak. Tradizioak aginduta, dantzariek herriko kaleetatik barna ibili eta Ibañeta mendatea jaitsi behar dute dantzan. Jai giroa egun osoan izaten da.
Txori izugarriak (5. mailako ikasleak)
Txantxoak (6. mailako ikasleak)
Inauterietan Gipuzkoako Abaltzisketa herrian makil dantza dantzatzen dute txantxoek. Baserriz baserri ibiltzen dira puskak biltzen herriko gazteak mozorro bat, soinijolea eta zesteroaren laguntzaz.
Jantzia ikusgarria da, galtza eta ator zuriak, gainetik kolore biziz apaindutako zapia izaten dute bizkarrean eta azkenik, gerriko eta txapela gorriz apaintzen dute beraien itxura.
Joaldunak (6. mailako ikasleak)
Ituren eta Zubietako inauterietako pertsonaiak. Galtza urdin, galtzerdi zuri eta abarkak. Ator zuri, azpiko gona zuri eta ardi larruz osatzen da zanpantzarraren janzkera. Ardi larrua herri bakoitzaren arabera da, batzuek gerrialdean bakarrik daramate, eta besteek berriz, sorbaldak, bizkarra eta gerriak estaltzen dute larru azalekin. Iturengoek painelu gorriak daramatzate soinean. Zubietakoek, ordea, zapi urdina. Buruan ttuntturroa daramate, arrano lumak puntan eta koloredun zintekin apainduta dutelarik. Eskuan izopoa (Zaldi buztanez eginiko makilatxoa) dute espiritu zitalak alde eginarazteko. Zintzarriek “joare” dute izena ; horregatik dira Joaldunak tresna horiek astintzen dituztenak. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko: Zanpantzarrak.
Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte Inauteriak, bi herrietako mutilak ados jarrita, aukeratzen duten egunean. Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia. Mutilok, gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi. Binaka joaten dira, ilara banatan, Joaldunak.
Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen. Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara. Bide erdian egoten zaizkie zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea. Bide hau egiten ere, etengabe entzuten da zintzarrotsa. Bidean, beste lagun batzuk elkartzen zaizkie: karroxak, mozorrorik sinesgaitzenak, sorginak, ijitoak… Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak Zubietara eta hango kaleak eta enparantza korritzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik, serio-serio.
Etnologoen iritzietan joare, zintzarri eta abarren soinuez lurra esnarazi nahi zutela neguko loaren ondoren.