Estatu Batuetatik etorritako 19 ikasleko talde bat izan dugu gure artean. Madrilen izan dute kanpamentu nagusia eta handik 3 eguneko bidaiatxo bat egitera etorri dira Euskal Herrira gure kultura eta bazterrak ezagutzera.
Martxoak 22 eguerdian etorri zitzaizkigun lehen bisitan, gure ikasleak ezagutuko zituzten eta handik zuzenean Iztueta baserrira joan ziren gazta nola egiten duten ikustera. Arratsaldean pintxo potea zer den ikasi nahian gure ikasleak izan zituzten gidari Ordiziko kaleetan.
Martxoaren 24an berriro ere gurekin izan genituen. Goizean gure ikastola erakutsi genien eta herri kiroletan jarri genituen lanean. Ondoren gure ikasleak prestatzen ari diren euskal dantza saio bat eskeini genien. Ea Euskal Herritik inpresio on batekin joan diren!