Dagoeneko jakingo duzuen bezala, Errigora ekimena martxan da eta gure ikastolako DBH 3C-ko ikasleak, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari bultzada bat emateko konpromisoari eutsiz, auzolanean dabiltza, jo eta su, saskien salmenta areagotuko duen promozio kanpaina batean buru-belarri murgilduta.

Pasa den astean Ordiziako azokan izan ziren, ikasleek eurek sortutako merchandising material desberdina herritar eta bisitarien artean banatzen. Sortu dituzten txapa, egurrezko QR eta flyerrak eskuz-esku oparitzen ibili ziren pasa den asteazkenean.

Ekimenari astindu berri bat emateko asmoz, DBH 3C gelako ikasleek azpiko bideoa ekoiztu dute. Honen bitartez saskien salmentaren promozioarekin jarraitu nahi dute, Tafalla, Tutera, Lodosa eta Zangotzako ikastolen aldeko kanpainari bultzada berri bat emanez.

Animatu eta erosi Errigorako saskiak. Eskaera egiteko webgunera joateko egin klik hemen