Ekitaldiak for 2024-Abe-22

EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 3 igandea denez, ostiralean, abenduak 1, euskararen eguna ospatuko dugu. Euskararekin bat, euskaraz bat! 🗣️♥️ HH 10:30ean HH3tik HH5era “Iratxoak eta basoko sorginkeriak” ikuskizuna Herri antzokian. LH 10:00etan  Kantu jira Ibilbidea: *Altamira *Barrena *Garagartza Abestiak: *Behin betiko (letra) *Guk euskaraz, zuk zergatik ez? (letra) *Martxu nora zoaz? (letra) 11:30ean amaierako ekitaldia Plaza Nagusian BH 10:50ean ikastolatik Anexora abiatu 11:00etan  *Montañita *Etorbidea *Sindikatua *Garagartza *Jauregi botika *Eliza *Barrena *Plaza Nagusia Lema: EUSKARAREKIN BAT, EUSKARAZ BAT! 11:30ean amaiera ekitaldia Plaza Nagusian  

[LH] Euskal Dantzen emanaldia – Bailes Vascos

Aurreko ikasturteetan egin den moduan, Euskal Dantzak landu ditugu Ikastolan Gorputz Hezkuntzako saioetan. Lanketa egin ondoren, emanaldi txiki bat eskaintzeko asmoa daukagu eta horixe egingo dugu Euskararen Eguna ospatuz, abenduaren 1ean. Ekintza horren nondik norakoak azaltzerakoan, ez dugu ahaztu behar Euskal Curriculumak esaten duena euskal tradizio ludikoari buruz (dantza, inauteriak, jokoak…).  Gure ikasleek lortu beharreko konpetentzia espezifikoen artean dago berau ezagutzea eta interpretatzea. Hori dela eta, abenduaren 1ean, ostiralean, arratsaldeko 15:45ean hasiko da emanaldia Majori Kiroldegian. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek prestatu dutena ikusteko aukera izango dugu. Saioak ordu erdi inguru iraungo du gutxi gorabehera. Oso ekitaldi polita izango da eta ohar [...]

Go to Top