Estatu Batuetatik etorritako 19 ikasleko talde bat dugu gure artean. Madrilen dute kanpamentu nagusia eta handik 3 eguneko bidaiatxo bat egitera etorri dira Euskal Herrira gure kultura eta bazterrak ezagutzera.
Gaur berriro ere gurekin izango ditugu. Goizean gure ikastola erakutsiko diegu eta herri kiroletan jarriko ditugu lanean, ea zer itxura ateratzen duten sokatiran! Ondoren gure ikasleak prestatzen ari diren euskal dantza saio bat eskeiniko diegu. Ea hor guk zer itxura ateratzen dugun… Ea Euskal Herritik inpresio on batekin joaten diren!