Igarotako Ekitaldiak › dantza

[LH] Euskal Dantzen emanaldia – Bailes Vascos

Aurreko ikasturteetan egin den moduan, Euskal Dantzak landu ditugu Ikastolan Gorputz Hezkuntzako saioetan. Lanketa egin ondoren, emanaldi txiki bat eskaintzeko asmoa daukagu eta horixe egingo dugu Euskararen Eguna ospatuz, abenduaren 1ean. Ekintza horren nondik norakoak azaltzerakoan, ez dugu ahaztu behar Euskal Curriculumak esaten duena euskal tradizio ludikoari buruz (dantza, inauteriak, jokoak…).  Gure ikasleek lortu beharreko konpetentzia espezifikoen artean dago berau ezagutzea eta interpretatzea. Hori dela eta, abenduaren 1ean, ostiralean, arratsaldeko 15:45ean hasiko da emanaldia Majori Kiroldegian. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek prestatu dutena ikusteko aukera izango dugu. Saioak ordu erdi inguru iraungo du gutxi gorabehera. Oso ekitaldi polita izango da eta ohar [...]

Go to Top