13-martxoa - 6-martxoa tarteko Ekitaldiak

[LH] Euskal Dantzen emanaldia – Bailes Vascos

Aurreko ikasturteetan egin den moduan, Euskal Dantzak landu ditugu Ikastolan Gorputz Hezkuntzako saioetan. Lanketa egin ondoren, emanaldi txiki bat eskaintzeko asmoa daukagu eta horixe egingo dugu Euskararen Eguna ospatuz, abenduaren 1ean. Ekintza horren nondik norakoak azaltzerakoan, ez dugu ahaztu behar Euskal Curriculumak esaten duena euskal tradizio ludikoari buruz (dantza, inauteriak, jokoak…).  Gure ikasleek lortu beharreko konpetentzia espezifikoen artean dago berau ezagutzea eta interpretatzea. Hori dela eta, abenduaren 1ean, ostiralean, arratsaldeko 15:45ean hasiko da emanaldia Majori Kiroldegian. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek prestatu dutena ikusteko aukera izango dugu. Saioak ordu erdi inguru iraungo du gutxi gorabehera. Oso ekitaldi polita izango da eta ohar [...]

[DBH] Giza Eskubideak Herrira Korto lehiaketaren aurkezpenak

ASTELEHENA ABENDUAK 11 ASTEARTEA ABENDUAK 12 ASTEAZKENA ABENDUAK 13 OSTEGUNA  ABENDUAK 14         8:30             DBH 1C 8:30             DBH 2C 8:30             DBH 3A 8:30             DBH 4 10:30           DBH 1A 10:30           DBH 2A 10:30           DBH 3B 10:30           DBH 4 12:30           DBH 1B 12:30           DBH 4

JAIALDIA

Majori Kiroldegia 3, Gernikako Arbola Pasealekua,Ordizia,Spain

Pirritx, Porrotx eta Marimotos EZ GARA JAITSIKO! 2023/12/16 Bi saio: 16:00 /18:30 Sarrerak ikastolan salgai: Azaroaren 28 eta 29an 17:00etatik 18:00etara *30etik aurrera Majori Kiroldegian Sarrera bakoitzaren prezioa 9€koa izango da. VENTA DE ENTRADAS JAKINTZA IKASTOLA (VILLA EUGENIA)  Y POLIDEPORTIVO MAJORI 28 Y 29 DE NOVIEMBRE DE 17:00 A 18:00 A PARTIR DEL 30 DE NOVIEMBRE EN EL POLIDEPORTIVO MAJORI El precio de cada entrada es de 9€.

Futbol txapelketa

Altamira eraikina Gernikako pasealekua, 74,Ordizia,Gipuzkoa,Spain

📍Jakintza Ikastolan 🗓️2023ko abenduaren 27-28-29 izango da. 9:30-13:00 ⚽️LH4-DBH3 urte bitartekoentzat. 💰5€ buruko. Momentuan bertan ordaindu beharko da (lehenengo egunean). 👤 6-8 pertsonako taldeak. 🎉Giro paregabea izango da bertan, musikarekin animatua! Hori gutxi ez, hamaiketakoa eta janari postua ere eskainiko dugu jokalari zein ikusleentzat. 🏆 Irabazleentzat sariak egongo dira. ANIMATU!!

Go to Top