16-otsaila - 24-urtarrila tarteko Ekitaldiak

[HH4] Izenaduba basora

Izenaduba Olentzeroren Baserria Landetxo Goikoa,Mungia,Bizkaia,Spain

Olentzeroren baserrira

[GURASOENTZAKO] Doluaren inguruko hitzaldia / charla  sobre  el Duelo

Altamira eraikina Gernikako pasealekua, 74,Ordizia,Gipuzkoa,Spain

Azaroan zehar, HHko eta LHko irakasleak “Doluaren” inguruko formazio saioak izan ditugu Patxi Izagirre eta Ane Izagirreren eskutik. Gai hau hain garrantzitsua denez, ezinbestekoa iruditzen zaigu zuei ere aukera ematea gai honen  inguruko informazioa jasotzeko.  Horretarako, HHko eta LHko gurasoentzat  Doluaren inguruko hitzaldi bat antolatu dugu. Hitzaldia Patxi Izagirre psikologo klinikoak emango du. Patxi Euskal Unibertsitateko irakaslea izateaz gain  Doluaren terapian eskarmentu izugarria duen pertsona da. NOIZ: Hurrengo ostiralean, azaroak 24 ORDUA: 17:00-19:30 NON: Ikastolako Aretoan   ANIMATU ETA PARTE HARTU! HH eta LHko irakasle taldea ------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------ A lo largo de este mes, el profesorado de infantil y primaria, hemos acudido [...]

EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 3 igandea denez, ostiralean, abenduak 1, euskararen eguna ospatuko dugu. Euskararekin bat, euskaraz bat! 🗣️♥️ HH 10:30ean HH3tik HH5era “Iratxoak eta basoko sorginkeriak” ikuskizuna Herri antzokian. LH 10:00etan  Kantu jira Ibilbidea: *Altamira *Barrena *Garagartza Abestiak: *Behin betiko (letra) *Guk euskaraz, zuk zergatik ez? (letra) *Martxu nora zoaz? (letra) 11:30ean amaierako ekitaldia Plaza Nagusian BH 10:50ean ikastolatik Anexora abiatu 11:00etan  *Montañita *Etorbidea *Sindikatua *Garagartza *Jauregi botika *Eliza *Barrena *Plaza Nagusia Lema: EUSKARAREKIN BAT, EUSKARAZ BAT! 11:30ean amaiera ekitaldia Plaza Nagusian  

[LH] Euskal Dantzen emanaldia – Bailes Vascos

Aurreko ikasturteetan egin den moduan, Euskal Dantzak landu ditugu Ikastolan Gorputz Hezkuntzako saioetan. Lanketa egin ondoren, emanaldi txiki bat eskaintzeko asmoa daukagu eta horixe egingo dugu Euskararen Eguna ospatuz, abenduaren 1ean. Ekintza horren nondik norakoak azaltzerakoan, ez dugu ahaztu behar Euskal Curriculumak esaten duena euskal tradizio ludikoari buruz (dantza, inauteriak, jokoak…).  Gure ikasleek lortu beharreko konpetentzia espezifikoen artean dago berau ezagutzea eta interpretatzea. Hori dela eta, abenduaren 1ean, ostiralean, arratsaldeko 15:45ean hasiko da emanaldia Majori Kiroldegian. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek prestatu dutena ikusteko aukera izango dugu. Saioak ordu erdi inguru iraungo du gutxi gorabehera. Oso ekitaldi polita izango da eta ohar [...]

Go to Top