EKAINEKO MENUA (2024)
kudeatzailea2024-06-03T09:36:11+01:00Hau izango da ekainean izango dugun menua! On egin! Ikusteko: Ekaineko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
Eskerrik asko Itxaro!
kudeatzailea2024-05-31T11:24:32+01:00Mila esker Jakintza Ikastolari urte hauetan eskaini diozun guztiagatik! Zure dedikazioa, pazientzia, jakituria eta lanerako gogoaz gain, hain zureak diren POZ ETA GOXOTASUNArekin geratuko da. Jarraitu bizitzari irribarre egiten, Itxaro!!!
UDALEKU TEKNOLOGIKOAK
kudeatzailea2024-05-06T08:32:01+01:00Lehen Batxilergoko ikasleak sustatutako ‘Hackin&Ekin’ tailer teknologikoak martxan jartzera goaz! Jakintza Ikastolako LH5 eta LH6ko haurrentzat zuzenduta egongo da. Udalekuak aurrera ateratzeko kastolako instalazioak eta teknologiako gelan dauden tresna eta makinak erabiliko ditugu. Adin askotariko haurrak teknologia jarduera erakargarriekin erlazionatzea da helburua; uda garaiari modu dibertigarrian hasiera emateko helburuarekin. Ekainak 24tik 28ra izango dira, egunero 09:00etatik-13:00etara. Web orria: https://hackinekin.wordpress.com/ Izena emateko galdetegia: (izen-emate epea maiatzaren 17an amaituko da!) https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSelBuFZ6Ef9589erLnQLGRVCn873GIb9rmZj4enRrW3El0OZg/viewform Bideoa: Udalekuko jarduerak
MAIATZEKO MENUA (2024)
kudeatzailea2024-04-30T11:12:28+01:00Maiatzerako ere gure jangelako kideek menu oso eta orekatua prestatu digute! On egin! Ikusteko: Maiatzeko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
[ARGAZKI GALERIA] 3 urtekoak sukaldari lanetan
kudeatzailea2024-04-26T08:59:34+01:00Jakina da Euskal Herrian sukaldari bikainak ditugula baina gure 3 urteko haurren parekorik ez dago! Duela egun batzuk gailetak prestatu zituzten eta oraingoan paniniak. A zer nolako gozatua hartu duten!! ON EGIN!!!
LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
kudeatzailea2024-04-23T08:31:48+01:00Gaur, apirilak 23, Liburuaren nazioarteko eguna dugu, eta horren harira Jakintzako HIZPRO taldean euskal literaturaz gozatzeko baliabideen biltegi bat sortu dugu ikastolako komunitate osoarentzako. Webgune edota iturri gehiago ezagutzen badituzue, eskertuko genizueke guri adieraztea; horrela, denon artean biltegi osatuagoa eta aberatsagoa lortuko genuke. Egin klik hemen biltegian sartzeko. Gure literaturaz goza dezazuela! Bestalde, Jakintza ikastolan irakurketa sustatzeko konpromezua dugulako horixe da bideo honen bidez Batxilergo 1.mailako ikasleek helarazi nahi izan digutena. Aurtengo Liburuaren Nazioarteko Egunaren lema Guk irakurtzen dugu, eta zuk? Aitzakiarik ez duzu!!
Erasmuseko bosgarren eguna
kudeatzailea2024-04-19T09:21:43+01:00Azken egunak ari zaizkigu iristen gure bidaian. Gaur goizean gure ikasleak antzerki klase batzuetara gonbidatu dituzte beren talentua erakusteko. Beranduago autobus bat hartu eta aire libreko museo batetara joan gara. Bertan glaziazio ondorengo lehen zibilizazioek harrietan egindako arrastoak ikusteko mendi buelta bat egin dugu. Arratsalderako, gure ikasleek afaria prestatzeko ardura hartu dute. Patata tortila batzuk egin dituzte Norvegiarrentzat. Asko gustatu zaizkie. Bihar Ordizira bueltatzeko eguna. Laister berriro bueltan gara!
Norvegiako laugarren eguna
kudeatzailea2024-04-18T08:14:19+01:00Badoa aurrera astea. Gaurkoan, goizean gure ikasleak jarduera fisiko pixkat egitera joan dira. Ondoren bazkaltzeko bertan ezkontza eta egun berezietan jaten den plater bat eman digute probatzeko. Norvegiar ikastetxeko sukaldaritza ikasleek egindakoa. Postre moduan karamelo puding bat. Guztia oso goxoa. Sukaldariei txaloak jo dizkiegu beraien lanagatik eta handik beste gela batetara eraman gaituzte proiektuari buruzko lan bat egitera. Ikasle guztiak nahastu eta lan saio bat egin dugu. Arratsaldean ikasleak berriro ere Trondheimera joan dira hango jatetxe xelebre batetara. Dorre handi bat eta puntan jatetxea, birak ematen ditu 360°tan eta handik Trondjeim osoa ikusi daiteke. Pizza buffetaz gozatu eta berriro etxera. [...]