Albisteak

Norvegiako hirugarren eguna

2024-04-23T16:14:28+01:00

Gaur Norvegiako bidaiako hirugarren eguna da. Goizean, gure ikasleak gaztelaniako klaseetara joan dira ikasle norvegiarrekin batera solasaldi batean parte hartzeko. Ondoren, Trondheimera joan gara, eta, bertan, erdi-aroko Sverre erregearen gazteluaren arrastoak ikusi ditugu: vikingoak kristautasunarekin elkarbizitzan zeuden garaia. Bazkal ondoren, Trondheim hirian gora eta behera ibili gara koloretako etxe, bizikleta eta auto elektriko artean. Hiri polita eta lasaia, benetan! Berriz bueltatzeko modukoa!

Norvegiako hirugarren eguna2024-04-23T16:14:28+01:00

Erasmus+ Norvegian, bigarren eguna

2024-04-16T14:46:41+01:00

Norvegia aldean jarraitzen dugu gure abenturan. Goizean heziketa fisikoko klase baten ondoren, naturara irteeratxo bat egin dugu. Bertan ikasleek sua egiteko dituzten abileziak erakutsi dituzte. Konkisera joaten badira nahiko lan izango dute zerbait beroa jateko... Sua eginda gero bertan saltxitxa batzuk berotu eta talo batean bilduta jan ditugu ketxup pixka batekin. Iluntzean ikasle guztiek afaria izan dute eta bihar Trondheim hiria ezagutzeko parada izango dugu.

Erasmus+ Norvegian, bigarren eguna2024-04-16T14:46:41+01:00

Apirilaren 14an goizeko bostetan eman diogu hasiera aurtengo Erasmus+ irteerari

2024-04-15T10:09:44+01:00

Apirilaren 14an goizeko bostetan eman diogu hasiera aurtengo Erasmus+ irteerari. Batxilergoko lehen mailako 15 neska mutil ikusioz beteta Norvegiara etorri dira egun batzuk pasatzera. Ordiziako 30°ak atzean utzi eta 5°ko maximoetan Trondheim ondoko Melhus izeneko herri txiki batetara etorri dira. Lehioetatik mendiak elurtuta ikusten dira eta zuhaitz artean etxe txiki gorrixkak zabalduta. Aste honetan kirol eta mendi irteerak, Vikingo eta bertako kultura ezagutzeko museoak eta Norvegiar gastronomia dastatzeko aukera izango dute. Jarrera jatorrean, ilusioz beteta eta Norvegiarrekin partaidetzan primeran ari dira gure ikasleak. Beste bost egun aurretik hainbat bizipen eta abentura bereganatzeko.

Apirilaren 14an goizeko bostetan eman diogu hasiera aurtengo Erasmus+ irteerari2024-04-15T10:09:44+01:00

Itsas-trikuen ugalketaren inguruko esperimentua laborategian

2024-04-15T08:39:35+01:00

Azken urteetan bezala, aurten ere, apirilaren 13an, Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia Molekularreko Departamenduko eta Plentziako Itsas Estazioko (PIE) bi ikertzaile etorri zitzaizkigun: Beñat Zaldibar eta Urtzi Izagirre. Beñat eta Urtzi ingurumen toxikologian goi-mailako ikerlariak dira, eta ingurumenaren osasuna aztertzeko tresna molekular eta tisularrak (ehunen azterketaren bidez) erabiltzen dituzte. Bi ikertzaile hauekin DBHO1eko Biologiako ikasleek itsas-trikuen ugalketa prozesua aztertu dute ikastolako laborategian. Itsas-trikuek shock osmotiko baten aurrean gametoak (ugal zelulak: espermatozoideak eta obozitoak) askatzen dituzte. Ikasleek bi zelula-mota horiek erauzi eta obuluen ernalketa eragin dute laborategian. Modu horretara, itsas-trikuen enbrioien garapenaren lehen urratsak ikusteko aukera izan dute! Prozesu honen lehen pausu horiek, giza ugalketaren eta enbrioien garapenaren [...]

Itsas-trikuen ugalketaren inguruko esperimentua laborategian2024-04-15T08:39:35+01:00

Haurrak eta Pantailak Hitzaldi solasaldia

2024-04-15T08:43:53+01:00

Haurrak eta pantailen erabileren gaia dela eta Ordiziako Udaletik hurrengo hitzaldi solasaldiak antolatu ditugu HHtik hasi eta LH6ra bitarteko gurasoei zuzenduta. Hitzaldietan parte hartzeko izen ematea derrigorrezkoa da, jarraian izena emateko luzapena: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeA2WgFqqL2aCh5nkEWT1vzRrgzXQ86qsT4VPCxBQfE-F3xuA/viewform Izen emate epea: APIRILAREN 18a bitartekoa da.

Haurrak eta Pantailak Hitzaldi solasaldia2024-04-15T08:43:53+01:00

BELAUNALDI DESBERDINEN ARTEKO SOLASALDIA

2024-03-22T12:09:08+01:00

Belaunaldi desberdinen arteko Literatur Solasaldi Dialogikoaz gozatzeko aukera izan dugu. 2009tik martxan dagoen ekimena da, eta pandemiaren urte hauetan izan ezik, eten ez den iniziatiba da. Urtero ekiteak eta Kimetz elkarteko baita Zuhaizti zentroko kideekin elkartzeak pozten gaitu; izan ere, gonbidatuek ez dute inoiz huts egiten eta gizalegez aberasten gaituen presentzia da. Bi orduz irakurketak, hitzak eta sentimenduak partekatzeko asmoarekin bildu gara. Irakurtzea ez delako soilik testu bat nola idatzita dagoen aztertzea, istorioa beste ikuspuntu batetik begiratzea, partekatzea eta bizitzea ere badelako. Batez ere, bizitzea. Biziki bizitzea.  Solasaldirako proposatutako liburua Ann Cameronen El lugar más bonito del mundo ipuina [...]

BELAUNALDI DESBERDINEN ARTEKO SOLASALDIA2024-03-22T12:09:08+01:00

IKASTOLAKO 3.MAILAKO IKASLEAK AKTORE ETA DANTZARI

2024-03-22T09:49:15+01:00

Atzo 3.mailakoek bi antzerki eskaini zizkieten euren gurasoei, ingelesez noski!. Batzuk " It's freezing" Show eta beste batzuk " A pack of penguins" antzeztu zuten eta ondoren zegozkien abestiak abestu eta dantzak ere dantzatu zituzten. Guraso eta senide asko hurbildu ziren emanaldiak ikustera eta ederki gozatzeko aukera izan zuten ikasleek egindako lanekin. Los alumnos de 3ºro de la ikastola actores y bailarines   Ayer los alumnos de 3ºro ofrecieros dos teatros a sus familias, !En inglés claro!. Unos interpretaron " It's freezing Show y otros "pack of penguins" y después cantaron las canciones y bailaron los bailes de dichas historias. Muchos padres [...]

IKASTOLAKO 3.MAILAKO IKASLEAK AKTORE ETA DANTZARI2024-03-22T09:49:15+01:00

AZTERKETAK EUSKARAZ

2024-03-22T09:53:00+01:00

Jakin badakigu, hainbeste maite dugun euskara, hizkuntza gutxitua dela eta gaur egun duen egoera oso kaxkarra dela. Erronka handiak ditugu gainditzeko gure hizkuntza indartu eta hedatu dadin, baina ez dugu amore emango. Oraingoan, Iparraldeko Ikastoletako ikasleek jasaten duten erasoari aurre egiteko martxan jarri duten ekimenarekin bat egin nahi dugu AZTERKETAK EUSKARAZ egiteko eskubidea aldarrikatuz. GORA IKASTOLAK !! GORA EUSKARA!!!!

AZTERKETAK EUSKARAZ2024-03-22T09:53:00+01:00

BADATOR… KORRIKA!

2024-03-21T11:48:52+01:00

Hasi da atzera kontaketa. Eguntxo batzuk baino ez dira falta 23. Korrika Ordiziatik pasatzeko, eta mezu honen bidez gure komunitatearen kilometroen berri eman nahi dizuegu. Guztira lau kilometro erosi ditugu aurtengoan: jangelakoa, ikastolarena, langileena eta ikasleena. Bai, ikasleena ere lortu dugu! Aupa gu! Ohar honen bidez gure tarte edo kilometroetan lekukoa eramango duten ordezkarien atzetik korrika egitera animatzen zituztegu. Gure euskal komunitatea sendotzeko aukera polita, ezta? Horretarako jantzi dezagun denok ikastolako kamiseta urdina. Jarraian dituzue lau kilometroen zenbakiak eta kokapen zehatzak: Kontuan izan gureak BIGARREN BUELTAN izango direla. Gutxi gorabehera 11:53an. Jakintza ikastolako jangela, Nahia: 2403 Km Lekukoa hartzeko lekua: https://maps.app.goo.gl/Xyvy31ZWkQd6e16d8 Lekukoa [...]

BADATOR… KORRIKA!2024-03-21T11:48:52+01:00

APRIRILEKO MENUA (2024)

2024-03-21T11:40:19+01:00

Udaberriko oporretan bildutako indarrak galdu ez daitezen gure jangelako kideek menu oso eta orekatua prestatu digute! On egin! Ikusteko: Apirileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

APRIRILEKO MENUA (2024)2024-03-21T11:40:19+01:00
Go to Top