Bideoak

Izan laguntza, izan euskalduna!

2024-11-08T20:15:33+01:00

Dagoeneko jakingo duzuen bezala, Errigora ekimena martxan da eta gure ikastolako DBH 3C-ko ikasleak, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari bultzada bat emateko konpromisoari eutsiz, auzolanean dabiltza, jo eta su, saskien salmenta areagotuko duen promozio kanpaina batean buru-belarri murgilduta. Pasa den astean Ordiziako azokan izan ziren, ikasleek eurek sortutako merchandising material desberdina herritar eta bisitarien artean banatzen. Sortu dituzten txapa, egurrezko QR eta flyerrak eskuz-esku oparitzen ibili ziren pasa den asteazkenean. Ekimenari astindu berri bat emateko asmoz, DBH 3C gelako ikasleek azpiko bideoa ekoiztu dute. Honen bitartez saskien salmentaren promozioarekin jarraitu nahi dute, Tafalla, Tutera, Lodosa eta Zangotzako ikastolen aldeko [...]

Izan laguntza, izan euskalduna!2024-11-08T20:15:33+01:00

MARTXOAREN 8AN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK KALERA

2024-03-08T17:40:24+01:00

Martxoaren 8a dela eta, herriko kaleak dantzaz girotu ditugu. Emakumeen aldarriko domina zintzilikatu die Peru artzaina, Mariñe eta Goizane nekazariei. Giro ederrean igaro dute goiza!!!! Emakumeen berdintasunaren aldarrian!!!

MARTXOAREN 8AN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK KALERA2024-03-08T17:40:24+01:00

Gazteentzako sukaldaritza-lehiaketaren 5. edizioa

2023-11-09T11:18:22+01:00

Basque Culinary Center-ek eta Ausolan-ek gazteentzako sukaldaritza-lehiaketaren 5. edizioa jarri dute abian, gastronomiak gure kulturan duen garrantzia sustatzeko.https://sukaldeansortzaile.com/eu/12-14 urte (Jaiotze URTEAK 2012, 2011, 2010 eta 2009)  eta 15-17 urte (Jaiotze urteak 2008, 2007 y 2006) arteko gazteek plater berriak sortzea da, aitona-amonen errezetetan inspiratuz eta bere eginez.Horrela, interorokortzea, sormena eta berrikuntza landuko dira, kultura gastronomikoa sustatuz eta teknologia berrien bidez.Jakintza ikastolako DBH1eko bi ikaslek igo dute beraien bideoa youtubera eta, orain, zuen 'atsegin dut'ak behar dituzte hurrengo fasera pasatzeko!Aupa Maddi eta Naia!Bideoari 'like' eman eta ea lortzen dugun! BIDEOA: Sukaldean sortzaile Maddi eta Naia!

Gazteentzako sukaldaritza-lehiaketaren 5. edizioa2023-11-09T11:18:22+01:00

5 urtekoak Tabakaleran

2023-06-19T08:17:33+01:00

Kurtsoari amaiera emateko 5 urtekoak Tabakaleran, bertako "Situ-kzioak" proiektuaren baitan, "Zaldiek amesten dutena" erakusketan egon ziren jolas desberdinak egiten. Ondoren, Cristina Enea parkera joan ziren bazkaltzera eta jolastera!

5 urtekoak Tabakaleran2023-06-19T08:17:33+01:00
Go to Top