EKAINEKO MENUA (2024)
kudeatzailea2024-06-03T09:36:11+01:00Hau izango da ekainean izango dugun menua! On egin! Ikusteko: Ekaineko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
Eskerrik asko Itxaro!
kudeatzailea2024-05-31T11:24:32+01:00Mila esker Jakintza Ikastolari urte hauetan eskaini diozun guztiagatik! Zure dedikazioa, pazientzia, jakituria eta lanerako gogoaz gain, hain zureak diren POZ ETA GOXOTASUNArekin geratuko da. Jarraitu bizitzari irribarre egiten, Itxaro!!!
MAIATZEKO MENUA (2024)
kudeatzailea2024-04-30T11:12:28+01:00Maiatzerako ere gure jangelako kideek menu oso eta orekatua prestatu digute! On egin! Ikusteko: Maiatzeko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
[ARGAZKI GALERIA] 3 urtekoak sukaldari lanetan
kudeatzailea2024-04-26T08:59:34+01:00Jakina da Euskal Herrian sukaldari bikainak ditugula baina gure 3 urteko haurren parekorik ez dago! Duela egun batzuk gailetak prestatu zituzten eta oraingoan paniniak. A zer nolako gozatua hartu duten!! ON EGIN!!!
LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
kudeatzailea2024-04-23T08:31:48+01:00Gaur, apirilak 23, Liburuaren nazioarteko eguna dugu, eta horren harira Jakintzako HIZPRO taldean euskal literaturaz gozatzeko baliabideen biltegi bat sortu dugu ikastolako komunitate osoarentzako. Webgune edota iturri gehiago ezagutzen badituzue, eskertuko genizueke guri adieraztea; horrela, denon artean biltegi osatuagoa eta aberatsagoa lortuko genuke. Egin klik hemen biltegian sartzeko. Gure literaturaz goza dezazuela! Bestalde, Jakintza ikastolan irakurketa sustatzeko konpromezua dugulako horixe da bideo honen bidez Batxilergo 1.mailako ikasleek helarazi nahi izan digutena. Aurtengo Liburuaren Nazioarteko Egunaren lema Guk irakurtzen dugu, eta zuk? Aitzakiarik ez duzu!!
Norvegiako laugarren eguna
kudeatzailea2024-04-18T08:14:19+01:00Badoa aurrera astea. Gaurkoan, goizean gure ikasleak jarduera fisiko pixkat egitera joan dira. Ondoren bazkaltzeko bertan ezkontza eta egun berezietan jaten den plater bat eman digute probatzeko. Norvegiar ikastetxeko sukaldaritza ikasleek egindakoa. Postre moduan karamelo puding bat. Guztia oso goxoa. Sukaldariei txaloak jo dizkiegu beraien lanagatik eta handik beste gela batetara eraman gaituzte proiektuari buruzko lan bat egitera. Ikasle guztiak nahastu eta lan saio bat egin dugu. Arratsaldean ikasleak berriro ere Trondheimera joan dira hango jatetxe xelebre batetara. Dorre handi bat eta puntan jatetxea, birak ematen ditu 360°tan eta handik Trondjeim osoa ikusi daiteke. Pizza buffetaz gozatu eta berriro etxera. [...]
Norvegiako hirugarren eguna
kudeatzailea2024-04-23T16:14:28+01:00Gaur Norvegiako bidaiako hirugarren eguna da. Goizean, gure ikasleak gaztelaniako klaseetara joan dira ikasle norvegiarrekin batera solasaldi batean parte hartzeko. Ondoren, Trondheimera joan gara, eta, bertan, erdi-aroko Sverre erregearen gazteluaren arrastoak ikusi ditugu: vikingoak kristautasunarekin elkarbizitzan zeuden garaia. Bazkal ondoren, Trondheim hirian gora eta behera ibili gara koloretako etxe, bizikleta eta auto elektriko artean. Hiri polita eta lasaia, benetan! Berriz bueltatzeko modukoa!
Erasmus+ Norvegian, bigarren eguna
kudeatzailea2024-04-16T14:46:41+01:00Norvegia aldean jarraitzen dugu gure abenturan. Goizean heziketa fisikoko klase baten ondoren, naturara irteeratxo bat egin dugu. Bertan ikasleek sua egiteko dituzten abileziak erakutsi dituzte. Konkisera joaten badira nahiko lan izango dute zerbait beroa jateko... Sua eginda gero bertan saltxitxa batzuk berotu eta talo batean bilduta jan ditugu ketxup pixka batekin. Iluntzean ikasle guztiek afaria izan dute eta bihar Trondheim hiria ezagutzeko parada izango dugu.