Jakintza

MARTXOKO MENUA

2023-02-24T11:18:33+01:00

Otsaila hotzetik hasi genuen eta halaxe bukatuko dugu aurten. Ea martxorako prestatu diguten menu honekin barruak bero eta goxo mantentzen ditugun! On egin! Ikusteko: Martxoko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

MARTXOKO MENUA2023-02-24T11:18:33+01:00

4. mailakoak Arriarango urtegian

2023-02-16T10:24:44+01:00

Aurreko astean Arriarango urtegian eta araztegian egon gineneko argazkiak 😍 4. Mailako ikasleak Arriarango urtegian eta araztegian egon ziren, uraren ziklo artifizialaren nondik norakoak ezagutzeko. Ura gure etxeetara iritsi aurretik nondik hartu eta nola garbitzen den ikasi zuten. Baita goiz ederra pasa ere!

4. mailakoak Arriarango urtegian2023-02-16T10:24:44+01:00

OTSAILEKO MENUA

2023-01-27T09:34:40+01:00

Otsaila hotzetik hastea tokatzen zaigu aurten! Hori dela eta, gure jangelako kideek barruak bero eta goxo mantentzeko moduko menuak prestatu dizkigute oraingoan ere! On egin! Ikusteko: Otsaileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

OTSAILEKO MENUA2023-01-27T09:34:40+01:00

4. Mailako ikasleak Eureka! Zientzia Museoan

2023-01-26T11:07:30+01:00

Atzo 4. Mailako ikasleak Eureka! Zientzia Museoa bisitatzeko aukera izan zuten. Bertako erakusketaz gozatzeaz gain, uraren inguruko eta Lego Robotikako tailerrak izan zituzten. Ondoren, Antiguoko frontoiean bazkaldu eta jolasean ibili ziren. Egun mundiala izan zen! ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

4. Mailako ikasleak Eureka! Zientzia Museoan2023-01-26T11:07:30+01:00
Go to Top