Zalantzarik gabe, teknologia berrien hedapenean eta aplikazioan urrats asko eta esanguratsuak eman dira azken urte hauetan gure ikastolan. Ikastolen Elkartea Partaideko beste ikastola batzuekin batera web orri eta intranet garatzeari ekin genion orain dela urte dezente, baina, aurrera egiteko dugun zaletasunak eraginda, hura alboan utzi eta diseinu modernoagoa duen gune hau zabaltzea erabaki dugu. Baina gure asmoa ez da estetikara mugatzen, izan ere, tresna berri honekin web orri irisgarriagoa, dinamikoagoa eta gure errealitatea islatzeko ahalmen handiagoa duen tresna jarri nahi izan dugu zuen eskura. Oraintxe sortu berri den web orrialde honi buruz gauza bat esan nahi dugu behintzat, Jakintza ikastolaren web orrialdea ez dela, horretan adituak diren enpresak egindako horietakoa. Gure orrialdea etxean egina eta etxekoek egindakoa da, hori bai, mila ahalegin eta mila ilusio daude bere atzean.
Herri ekimenetik sortuak dira ikastolak eta herriaren eta herritarren beharretara eta zerbitzura daude geroztik ikastolak. Inongo harrotasunik gabe, baina badu bere garrantzia, ikastolen eguneroko lanketa, proiektu, ekina ,azken batean, ikastolen eguneroko bizitza adierazi eta islatzeak, bai inguru hurbilean, bai mundu zabalean. Hori alde batetik, eta bestetik berriz, aspaldi ohartu ginen, Jakintza ikastolako kide ezberdinen arteko komunikazioak duen garrantzia eta aberastasunaz. Lehendik ere hainbat tresna eta baliabide erabiltzen dira horretan, urtean zehar egiten diren batzarrak, bilera mordoa, Jakintzazu, DVD-a etab. Baina web orrialdeak baditu bere abantaila handiak eta geroz eta gehiago erabiltzen du gizarteak.
Hori dela eta, esan beharrik ez dago, web orrialde bizi bizia, dinamikoa, ikastolako kide ezberdinen arteko partaidetza sustatzeko baliagarri izango dena, izan behar duela gureak. Horrela izan dadin, guztion ekarpenak jasotzeko prestatu dugu tresna hau. Ea bada horrela den!
Nolanahi ere, zer edo zer faltan botatzen baduzu, hobekuntzaren bat proposatzeko asmoa baduzu, edo beste edozein gauza guri adierazi nahi badiguzu, erabil ezazu gure harremanetarako eremua edo gure ikastolak dituen beste baliabideak erabil ditzakezu:
Gure ikastolako Hezkuntza Proiektua ikusteko eta jaisteko aukera eskaintzen dizuegu. Honen azpiko irudietan klikatuz gero, dokumentuaren bertsio ezberdinak ikusi ahal izango dituzue zuen ordenagailura inongo fitxategirik gorde gabe.
Fitxategiak zuen ordenagailuan gorde nahi badituzue, PDF formatuan jarri dizkizuegu fitxategi guztiak eta irudien azpiko esteketan topatuko dituzue.
Gure Hezkuntza Proiektua
Hezkuntza Proiektua elebitan (PDF 827 Kb)
Proyecto Educativo en castellano (PDF 5,2 MB)
Hezkuntza Proiektua laburtuta (PDF 7 MB)
herrionurakoizendapenaduenikastola
Jakintza ikastola herri onurako kooperatiba izendatu du Eusko Jaurlaritzak 2004ko azaroaren 3ko Boletinean agertzen denez.
Herri onurako izendapen honek, baieztatu besterik ez du egiten herriaren zerbitzura dagoela Jakintza ikastola, baita ere zerbitzu publiko bat ematea dela bere zeregina.
Bestalde bete beharrak ere baditu herri onurako izendapenak. Garrantzitsuenetakoa zera litzateke, Jakintza ikastolak bere zeregin nagusia utzi edo desagertuko balitz, ikastolak duen ondare edo patrimonio guztia Eusko Jaurlaritzaren eskuetara pasako litzatekela.
jakintzaikastolakoeginkizuna
Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.
jakintzaikastolakoikusmira
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.
jakintzaikastolakobalioak
- Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena.
- Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia.
- Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.
- Talde lanak aberasten gaitu, eta gure lanaren oinarria dugu Pertsona osotasunean, bere sormena eta iniziatibarekin berrikuntzaren bila, hori da gure aktibo nagusia.
- Etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara Ikastolako jarduerak garatzerakoan. Ondo egindako lanak asebetetzen gaitu.
- Gure kultura eta beste kulturak errespetatzen ditugu
- Naturarekiko errespetua baloratzen dugu
- Nortasun propioa izatea eta jarrera kritikoa izatea baloratzen dugu.
- Arduratsu izatea baloratzen dugu
- Kontzentzu zaleak gara
- Guraso, ikasle eta irakasleriaren asetzeak garrantzia handia du
Ikastolara iristeko bideak
Jakintza Ikastolako bi eraikinetara iristeko mapa duzue azpian. Urdinez, San Inazio eraikinera (eraikin nagusia) iristeko bidea adierazita dago eta gorriz Villa Eugeniara (HHko eraikina) iristeko.
Mapan bertan bideak erakusten dituzten bideo interaktiboak txertatu ditugu. Beraz, guregana iristeko ez duzu inongo zailtasunik izango
MAPA DIGITALA
View Jakintza Ikastolara iristeko in a larger map
MAPA GOOGLE EARTH
View Jakintza Ikastolara iristeko in a larger map
Aurrez ere euskaraz irakasteko euskal eskola autonomoak (ikastolak) han eta hemen jaio baziren ere, euskara eta euskal kultura sustatzeko helburuz, Espainiako Gerra Zibilak ikastolen desagertzea suposatu zuen.
Baina ez betirako, 1944an guraso talde batek eta Elbira Zipitria irakasleak ezkutuko ikastola bat ireki baitzuten haren etxean. Zipitriaren lana funtsezkoa izan zen, gerra aurreko tradizioarekiko lotura izateagatik eta pedagogi ikuspegitik aplikatu zituen ereduengatik.
1950eko hamarkadan beste andereño batzuek ikastolak zabaldu zituzten Donostian eta 1960ko hamarkadan ikastolen boom-a gertatu zen eta Euskal Herri osora zabaldu ziren.
Jakintzaren sorrera
Ordizia euskalduntzeko zerbait egin behar zela eta, ikastola bat sortzeko proiektua lantzen hasi ziren. Lehenengo aipamenak 1965. urte ingurukoak dira. Urte horretan, Ordiziako guraso eta gazte talde bat, Jazinto Setien apaiza buru zutela biltzen hasi ziren Ataunen. Bilera horietan hitz egindakoa Ordiziako Guraso Elkarteari azaldu eta, bide batez, laguntza eskatu ere egin zitzaion. Jose Ramon Gaztañaga zen Ordiziako Guraso Elkarteko Buru. Begi onez ikusi zuten proiektua eta bultzada emateko prest agertu ziren.
- 1968: urtean sortu zen Ordiziako Jakintza Ikastola eta 50 ikasle inguru elkartu zituen Sanperio kaleko Pelotazale Elkartean. Bi andereño, Rosarito Lasa eta Mari Karmen Oiharbide, izango dira ikasle horien heziketaren ardura hartuko dutenak, gurasoen ilusio, ekimen eta laguntzarekin batera.
- 1969: Jakintza Ikastola Ikastolen Federazioaren partaide egin zen.
- 1970: Garagartza enparantzan dagoen San Jose ikastetxea erosi zuten Ikastolako bazkide eta laguntzaileen artean. Urte horretan Jakintza Ikastolak baimen baldintzatua lortu zuen bere heziketa jarduerak garatu ahal izateko. Fidel Eizagirre, Ordiziako apaiza, agertu zen Jakintza ikastolako titular bezala.
- 1971: Zaldibia, Legorreta, Itsasondo, Ikaztegieta eta Amezketatik etortzen ziren ikasleak Jakintza ikastolara. OHO-ko 3. maila egitea etortzen ziren bertara.
- 1972: Giro erdalduneko haurren euskalduntzea bermatu nahian, 2 urtekoen gela ireki zuten Jakintza Ikastolan.
- 1973: Nueva ley de Educación para centros de E.G.B. delakora egokitzeko, Jakintzan obra handiak egiten hasi ziren.
- 1974: Baldintzazko baimena lortu zuen OHOko 8 gelentzako.
Jakintza, Francoren ondoren
-
- 1977: Batxilergo ikasketak emateko baimena lortu zuen.
- 1979: Jakintza Ikastolak Batxilergo ikasketak emateari utzi egin zion eta, ondorioz, ikasleak Beasaingo Lizeora joaten hasi ziren.
- 1981: Jakintzak lokal premia larria zuen eta, Udaletxean hainbat bilera egin ondoren, Lurralde Ordezkaritzak San Ignazio eskola publikoko lokalak erdibana erabiltzea onartu zuen.
- 1983: San Ignazioko eskola publikoaren eraikuntza Jakintza Ikastolaren erabilpenerako geratu zen, oso-osorik, eta leku faltari lotutako arazoak neurri handian konpondu egin ziren. Haur Hezkuntza gelditu zen soilik Garagartzako etxean. Urte honetan bukatu zen, era berean, bailarako ikastetxeetatik ikasleak Jakintzara etortzeko joera. Urte honetatik aurrera, herrian bertan geratzen hasiko dira OHO amaitu arte.
- 1984: Ikastolen geroa aztergai den sasoi honetan, planteamendu ezberdinak agertu ziren. Urte honetan egindako Batzar Orokorrean, EIKE eta EEPAren alternatibak aztertu ziren. Ordiziako Batzarra EEPAren alde posizionatu zen.
- 1989: Ikastolako administrazio guztia, ordurarte Garagartzako egoitzean kokatzen zena, San Ignaziora ekarri zen. Urte honetan egindako Batzar Orokorrean, Jakintza Ikastolak bere ondarea (Garagartzako lokalak) Eusko Jaurlaritzari ez zeditzea erabaki zuen.
- 1990: Garagartzako lokalak, Construcciones Usabiagari saldu zizkion. Urte honetan Jakintza Ikastola berriro hasi zen Batxilergo ikasketak ematen, nahiz eta horretarako baimenik ez izan.
- 1991: Jakintzak Haur Hezkuntzarako eraikuntzaren proiektua aurkeztu zuen eta Udalak oniritzia eman zion. Urte honetan hasi zen Jakintza, beste 5 ikastolekin batera, Ikastolen Elkarteak bultzatutako Eleaniztasun Proiektua lantzen 4 urteko haurrekin.
- 1992: Erreformak dakartzan beharrak kontuan izanik, San Ignazioko eraikuntzari 3.solairua erantsi zitzaion. Bertan 12 gela berri egitengo ziren.
-
- 1993: Mugimendu ugariko urtea izan zen:
- Villa Eugeniako eraikuntza berria inauguratu zen; aurrerantzean, bertan izango dira Haur Hezkuntzako haurrak eta, honela, instalazio eta lokalen premia konponduta geratu zen berriro.
- Jakintza ikastolako 25. urteurrena ospatu zen. Herriko frontoian 600 kide baino gehiago elkartu ziren ospakizunerako antolatu zen bazkarian.
- Urte honetan, maiatzaren 24an, Euskal Eskola Publikoaren legeari dagokion erabakia ere hartu zen eta sare publikoan ez integratzea erabaki zen.
- Urriaren 3an ospatu zen Ordizian, Kilometroak 93. Helburu nagusia, Villa Eugeniako eraikuntzak dakartzan gastuak arintzea izan zen.
- 1994: Jakintza Ikastolak berriro lortzen du Batxilergorako ikasketak eman ahal izateko baimena eta konzertazioa. Urte honetan onartzen du bere Hezkuntza proiektua Jakintza ikastolak.
- 1995: Publifikatu ez diren beste ikastola askorekin batera, Partaide bigarren graduko kooperatiba osatzea erabaki zen.
- 1996: Egoera ekonomikoa larria zela-eta, orain arteko entidade juridikoa izan den Jakintza S.A. desagertzea erabaki zen eta langileen kooperatiba sortzea.
- 1998: Jakintza Kooperatiba da eta, hainbat errekurtso jarri ondoren, INEMek dagokion kapitalizazioa onartu zion, diru sarrera garrantzitsua jasoz.
- 1999:
- Jakintzazu buletina sortu zen. Ikastolako partaideen arteko komunikazioa sendotzeko eta indartzeko helburuz.
- Juanita Amundarainen oroimenez, Euskal Kantuen Taldea sortu zen Ikastolan.
XXI. mendeko Jakintza Ikastola
- 2000:
- San Ignazioko etxearen berrantolaketa burutu zen. Irakasle gelak solairu bakoitzean banatu ziren eta Administrazioa eta Zuzendaritza beheko solairuan.
- DBH3. mailan Gizarte arloa ingelesez lantzen hasten da.
- 2002:
- Kalitatearen Zilarrezko Q-a lortu zuen Jakintzak.
- Ikastolaren intranet-a jarri zuen martxan.
- Hizkuntza Proiektua elaboratzen hasi zen, beste 15 ikastolekin batera.
- 2003: Anjeles Iztueta anderea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak, bisitatu zuen Jakintza ikastola.
- 2004: Inbertsio berriak egitea erabaki zuen ikastolak:
- San Ignazioko patioa estali eta frontoi bat egiteko obrak alde batetik.
- Villa Eugeniako eraikuntzan estalpe bat egitea bestetik.
- 2005:
- Kalitatearen urrezko Q-a lortu zuen Jakintzak.
- San Ignazioko jolastokian eginiko frontoi estaliaren inaugurazioa burutzen da.
- Jakintza ikastolako IKT taldeak IKTeroak bloga sortu zuen.
- 2006: Eusko Jaurlaritzako Sailburua den Tontxu Campos jaunak bisitatu zuen Jakintza ikastola.
- Xabier Araña ikasleak, bere batxilergo ikasleak amaitu ondoren, Gipuzkoako espediente akademikorik onena lortu zuen.
- 2007:
- Interneten erabilera heziketan dela eta, Argia Saria lortu zuen IKTeroak blogak.
- 2007: Estatu mailako, gelako blog oneraren saria lortzen du Euskaljakintzak
- 2008:
- Jangela berria martxan jartzen da San Inazion.
- Gipuzkoako Aldundiak antolatzen duen Gipuzkoa Kirolak Saria lortzen du Jakintza ikastolak.
- Ikastolaren 40. urteurrena ospatzen dugu urtean zehar eta ekintza ezberdinak burutuz.
- 2009:
- Areto berria eraikitzen dugu San Inazion.
- Software librerako migrazioa bukatzen dugu ikastolan.
- 2010:
- Euskal Herriko Ikastolen kooperatiba sortzen da. Jakintza ikastola bertako bazkide egiten da.
- Interneten euskararen erabilera sustatzeagatik, Buber saria lortzen du Euskaljakintzak.
- 2011:
- Aspaldiko nahiari erantzunez Jakintza ikastola Kooperatiba integrala bihurtzen da. Aurrerantzean gurasoak eta langileak izango dira bertako bazkide.
- 2012:
- Ikastolako sarrera irteerak oinez egitea erabakitzen da. Autoz etortzen direnak, ikastolako eremutik at utzi behar dituzte beren autoak eta oinez egin sarrera irteerak.
- 2013:
- Euskal Kurrikulumean oinarritako EKI proiektua jarri zen abian DBHn
- 2014:
- Metodologia berrien bidetik, proiektuen lanketa sustatzen hasi zen.
- 2015:
- FAB-LAB gela berria jarri zen martxan
- Liburutegi berria jarri zen martxan
- 2016:
- Konfiantzaren pedagogian oinarritutako marko pedagogiko berria onartu zen.
- Ebaluazio hezitzailea sustatzeko Portfolioa tresna gisa erabiltzen hasi zen.
- Kiva proiektua jarri zen martxan Lehen Hezkuntzan.
- 2017:
- Konfiantzaren pedagogia garatzen hasi zen Haur Hezkuntzan.
- Erasmus plus proiektuan parte zuten Batxilergo ikasleek.
HHko lantaldea
LHko lantaldea
BHko lantaldea