KORRIKA

2024-02-19T08:58:06+01:00

Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, badator Korrika! Martxoaren 14an Irunen hasi eta 24an Baionan amaituko da 23. Korrika. Ordiziatik martxoaren 23an goizeko 11:30 aldera pasako da. Gu dagoeneko hasita gaude herriko batzordeetara joaten eta etxe barrurako girotzea prestatzen. Jakingo duzuen modura, ekimen hau AEKri, eta bide batez, euskarari laguntzatxoa emateko aukera ederra da. Horretarako, besteak beste, kilometro salmenta egiten da eta Jakintza ikastolatik hiru kilometro erosteko asmoa dugu: bata ikastolarena, bestea langileona, eta hirugarrena ikasleena. Ikasleen kilometroa erosi ahal izateko, LH5etik hasi eta DBHO2ra arteko ikasleei bi euro ekartzeko proposatuko diete Euskaraz biziko ikasle ordezkariek. Argi utzi nahi dugu ez dela derrigorrezkoa izango [...]